Altzako XXII. Bertso Aroa urriaren 7an hasiko da

Altzako Bertso Aroaren XXII. aldia urriaren 7an hasiko da, Ander Lizarralde eta Nerea Elustondo bertsolariekin. Bertso poteoa egingo dute, Donostiako musika eskolako trikitilariek lagunduta, eta 19:00etan hasiko da, San Luis Gonzaga plazan.
Urriaren 15ean, aldiz, bertso bazkaria egingo dute Altzania kultur elkartean, 14:00etan. Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia bertsolariak izango dira bertan, eta gai jartzailea Joseba Alkiza izango da. Izena emateko 629-04 15 08 zenbakira deitu beharko da.