Union Artesanak haurren konpainia bat osatuko du 150. urteurrena ospatzen jarraitzeko

“Bazkide eta lagun, etxeko txikien danbor hotsak entzun nahi badituzue anima zaitezte”. Horrela iragarri du Union Artesana elkarteak haur konpainiaren sorrera. 150 urte bete ditu elkarteak, eta urteurreneko legatu gisa haurren konpainia sortuko dute. Izena emateko Union Artesanarekin jarri behar da harremanetan. Urriaren 15era bitarte dago irekita epea.
Ehun haur baino gehiagoko konpainia aurreikusten dute, haur danborradako pertsonaia guztiekin. Parte Zaharrean desfilatuko dute haurrek 2023ko San Sebastian bezperan, urtarrilaren 19an.