Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Kalapiek
Kalapiek bi ikastaro antolatu ditu jendeak bizikletan ibiltzen ikas dezan. Lehenengoa urriaren 15ean eta 16an, eta 22an eta 23an izango da (lau eguneko ikastaroa). Bi txanda egingo dira, 10:00etatik 11:30era hasi berrientzat, eta 12:00etatik 13:30era gutxieneko maila dutenentzat.
Bigarren ikastaroa azaroaren 5ean eta 6an, eta 12an eta 13an izango da. Kasu honetan ere bi txanda egingo dira, urriko ikastaroen ordu berean.
Ikastaroa egin nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta izen ematea kalapie@kalapie.org helbidera idatzita egin ahal izango da, honako datuak zehaztuz: izen-abizenak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, NAN zenbakia, bizikleta eta kaskoa badituzun ala ez, eta zein mailako ikastarora joan nahi duzun.