Egiako etxebizitza sindikatua batzar irekiak egiten hasiko da

Maiatzean aurkeztu zuten Egiako etxebizitza sindikatua, eta beste aurrerapauso bat emango dute orain: batzar irekiak egingo dituzte, astero. Hain zuzen ere, hilaren 10etik aurrera, astelehenero bilduko dira Txondorra elkartean, 18:00etan (Karmengo Andre Maria kalea, 60, behea); edonor joan daiteke bileretara.
Nabarmendu dutenez, “espekulazioaren eta merkantilizazioaren aurrean, auzoaren defentsan elkarlaguntza eta elkar babes sare komunitarioak ehuntzeko” hasiko dira batzar horiek egiten. Bilerez gain, iragarri dute “laster aholkularitzarako eta eskubideen defentsarako tresnak” aurkeztuko dituztela.