Hitzaldi bat eta kontzertu bat antolatu dituzte Saharar Herriaren Batasun Nazionalaren Egunerako
Asteartean, hilaren 11n, Saharar Herriaren Batasun Nazionalaren Eguna izango da, eta hainbat jarduera egingo dituzte Donostian, hiriko Saharako Lagunen Elkarteak beste eragile batzuekin batera antolatuta. Zehazki, hitzaldi bat eta kontzertu bat egingo dituzte.
Hitzaldia Salahdin Abdalak eta Mayrem Hammaidik eskainiko dute, 18:00etan, Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko kriptan. Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan Giza Eskubideen aldeko ekintzaileak dira hizlariak. Kristina Berasainek egingo ditu aurkezle lanak.
Ondoren, 19:30ean, La Unidad musika talde sahararrak kontzertua eskainiko du Bulebarreko kioskoan, Fatimetu Zenanek ekitaldia aurkeztu ondoren.