Donostia International Physics Centerren eraikina handitu egingo dute
Instalazio berriei esker ikerketa ildoak dibertsifikatu eta eta jarduera esperimentala areagotuko dutela iragarri du Jokin Bildarraitzek, Hezkuntza sailburuak.

Ikerketa zentroa handitzeko eraikin berri bat egingo dute. Eraikuntza proiektua Hezkuntza sailak finantzatuko du, eta Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean garatuko da. Donostia International Physics Centerren egoitza (DIPC) Ibaetan dago, EHUren kanpusean, eta udalak utzitako lursail batean egingo dira lanak, egun aparkalekua dagoen tokian.
Eneko Goia alkateak adierazi du instalazio berriak errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren pauso guztiak emango dituela udalak, eta DIPCaren lana goraipatu du: “Donostia erreferentziazko hiria da nazioartean ikerketaren esparruan, eta hori DIPCren pareko ikerketa zentroei zor diegu, zientzia eta teknologiako hirien sarearen munduko mapan jartzen baikaituzte”.
Pedro Miguel Etxenik DIPCren presidenteak gogorarazi du nola sortu zen ikerketa zentroa: “Hasieran materialen zientzian zentratu zen, batez ere EHUko Kimika fakultateko ikerketa talde batetik abiatuta, ordurako talde hura arlo horretan erreferente baitzen. Pixkanaka hazten joan gara, eta gure jarduera eta ikerketa ildoak zabaldu ditugu. Eta orain arte babestu gaituzten erakundeek ulertu dute gure instalazioak txiki geratu direla lortu dugun bikaintasun mailari eusteko”.
DIPCaren jarduera zabaldu eta osatzea da handitzearen helburua. Gaur egun zientziaren adar askotako 180 ikertzaile inguru daude kontratatuta DIPCn. Ikerketa lana fisikaren eremuan garatzen du, eta ikerketa proiektu banarmenen artean daude teknologia kuantikoei eta superkonputazioari buruzkoak. Instalazio berriei esker ikerketa ildoak dibertsifikatu eta eta jarduera esperimentala areagotuko dutela iragarri dute Jokin Bildarraitzek, Hezkuntza sailburuak.