Hiru Hondartzetako Krosak aldaketak eragingo ditu zirkulazioan

Lasterketa igandean izango da, eta 10:00etan hasiko da; Antiguatik, Erdialdetik, Grosetik eta Parte Zaharretik igaroko da. Satrustegi hiribidean hasiko da, eta Eduardo Txillida pasealekuan 11:30ak aldera amaitzea aurreikusten da. Proba Antiguatik, Erdialdetik, Grosetik eta Parte Zaharretik igaroko da. Horregatik, zirkulazioarekin lotutako hainbat neurri hartuko dira.
Zehazki, 9:55etik itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak. Hauek irekiz joango dira probaren azkeneko korrikalaria igaro ahala. Bulebarra 9:55etik 10:15ak inguru arte itxita egongo da. 11:30ak aldera lasterketa amaitzea aurreikusten da.
Bestalde, igandean, Satrustegi hiribidea itxita egongo da 06:15etik 13:00ak arte, gutxi gorabehera. Lasterketa nagusiaren irteera egin ondoren inguru horretan haurren Kros Txikia egingo da. Txikien irteera 11:30ean izango da.
Garraio publikoa
Zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira 9:45etik 10:45era, gutxi gorabehera.
Lurpeko aparkalekuak: sarbideak eta irteerak
Bulebarra:
Sarrera: ezin izango dira sartu Erregina Erregeordearen kalean korrikalariak dauden bitartean.
Irteera: ezin izango dira atera lasterketaren azken korrikalaria igaro arte.
Kursaal:
Sarrera: Zurriola moztuta dagoen bitartean ezin izango dira sartu
Irteera: ahal denean, korrikalarien artean tartekatuko dira, Zurriola hartuta, Nafarroa hiribiderako norabidean.
Okendo:
Sarrera: ezin izango dira sartu Argentinako Erregina Erregeordea eta Argentinar Errepublikan korrikalariak dauden bitartean.
Irteera: Okendotik egingo da
Taxiak: Bulebarreko eta Idiakezeko geltokiak bertan behera geratuko dira lasterketa amaitu arte.