Tabakaleran egingo da Eremuak hirugarren erakusketa kolektiboa

Tabakaleran egingo da Eremuak hirugarren erakusketa kolektiboa, hau da, programa sustatzen duen erakundearen egoitzan. Lau urtean behin egiten da erakusketa eta hurbileneko eremu artistikoaren sormena bultzatze du helburu, gure inguruan ekoizten den arteari buruzko begirada kolektibo batez baliatuta.
Artearen alorrean bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio eremu berriak martxan jartzea xede duen HARRIAK ekimena da erakusketaren “artxiboa” eta abiapuntua. EAEko hainbat kultura aretotan izango da ikusgai HARRIAK, non zenbait artistak eta bitartekarik esku hartzen baitute 2016az geroztik.
Hamahiru da erakusketaren izenburua, hamahiru lagunek esku hartzen baitute. Artistak izango dira protagonistak, eta garrantzi berezia emango zaio 13 zenbakiari (zer osatugabe eta inperfektuen adierazgarria, antza). Euskal artearen egungo egoera osorik jasotzeko ezintasuna jarriko du ikusgai erakusketak. Hona hemen hamahiru artistak.
Prozesu osoan, artisten proposamenen, haien izaeren eta prozesuen arabera egituratuko da erakusketa, ez aldez aurretik erabakitako programa bati edo kalkulu jakin batzuei jarraikiz. Artistak aukeratzea eta komisariotza Eremuak-eko batzorde teknikoari dagozkio, hauei, alegia: Jose Ramon Amondaraini, Aimar Arriolari eta Leire Muñozi, batzordeko kide ohia den Maider Lopezekin batera.