"Ez dugu beste kuartelik nahi ez Loiolan eta ez beste inon"
Urriaren 12aren harira, EH Bilduk elkarretaratzea egin du arratsaldean Loiolako kuartelen sarreraren ondoan.
Alde hemendik. Loiola herriarentzat lelopean, hainbat lagun elkartu dira. Ondoren, Nerea Kortajarena legebiltzarkideak hartu du hitza: “Gure nazio nortasuna ukatzeko ahaleginen aurrean, Loiolako kuartelean elkartu gara. Herri honek bakea eta bizikidetzaren aldeko apustu irmoa egin duen arren, oraindik euskal herritarrok presentzia armatua jasan behar dugu”.
Horrekin batera, gastu militarra inbertsio eta alternatiba sozialetara bideratu behar dela nabarmendu du: “Argi esan behar dugu; ez dugu beste kuartelik nahi ez Loiolan eta ez beste inon”.
Espainiako Defentsa Ministerioak kuartel berri bat eraiki nahi du Loiolakoa ordezkatzeko.@NKortajarena: «Herri honek bakearen eta gatazkaren konponbidearen aldeko apustua berretsi du: gastu militarra inbertsio eta alternatiba sozialetara bideratu behar da».
— EH Bildu (@ehbildu) October 11, 2022
👋 ALDE HEMENDIK! pic.twitter.com/IHqUBtcVT9