Erromeria izango da larunbatean, Donostiako Udaleko Txistulari Taldearen eskutik
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea beste urte bateko erromeria batean. Datorren larunbatean, urriak 15, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria egingo da. Konstituzio Plazan izango da, 18:30ean. Bertan, txistulari taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta antzekoak ikasi eta dantzatzeko tartea izango da, Aitziber Aiesta eta Irati Riaño dantza irakasleen laguntzaz.
Gainera, egunean bertan, hilabeteko hirugarren larunbata izanik, Kantujira egingo dute 12:00etan hasita (Elkar Liburu dendaren parean, Fermin Calbeton kalean) eta txistulari taldea bertan izango da kantuei musika jartzen.


