Herria tabernak salatu du aurten jada zazpi "eraso faxista" egin dizkiotela
Aurten, zazpi bat aldiz lapurtu dituzte Parte Zaharreko Herria tabernako ikurrina, euskal presoen aldeko bandera eta Arrano Beltzarena. Herria Kultur Elkarteak iraila bukaeran salatu zuen azken lapurreta. Orain, lapurreta horietako bat erakusten duen bideoa zabaldu dute. Hedabide honek ere jaso du aipaturiko bideoa. Herriako ikurren kontrako “eraso faxista” dela adierazi dute.
Piztu mugimenduak, berriz, banderak lapurtu dituztenak “militarrak, txakurrak ala fatxak” diren galdetu du sare sozialetan. Bideoan hainbat lagun ikus daitezke, gauez, Ikatz kalean, Herriko banderak kentzen.
"INKONTROLATUAK" IKATZ KALEAN
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) October 11, 2022
Donostiako Parte Zaharreko Herriko Tabernatik seigarren aldiz ikurriña, Arrano Beltza eta presoe ikurra goizeko ordu txikitan kentzen harturiko irudiak.
Militarrak? Zakurrak? Fatxak?
ESKUBIDE SOZIAL, ZIBIL ETA POLITIKOAK DEFENDA DITZAGUN!!! pic.twitter.com/G8tKBRNLD0
Otsailean, martxoan eta ekainean, esaterako, antzeko gertakariak salatu zituen Herria Kultur Elkarteak.