Revolution Jamrock Festival Intxaurrondora itzuliko da urriaren 22an
Kiko Bun Revolution Jamrockean izango da. Revolution JamRock jaialdia normaltasunera itzuliko da urriaren 22an, Intxaurrondoko kultur etxean. SkarraMucci (Jamaika), Kiko Bun (Erresuma Batua), Chalart 58 & Matah (Katalunia), Revolutionary Brothers (Euskal Herria) eta Erreuginak (Euskal Herria) izango dira bertan, 21:00etatik aurrera. Aurtengo edizioa oso berezia izango da, Revolutionary Brothers antolatzaile eta musikarien 20. urteurrena delako eta bertan ospatuko dutelako.


