Tradizioari eutsi diote
Amara Berriko jaietako txupinazoa ostiralean botako dute. Tira, txupiNazioa. Horrela ere, hasi dira festak berotzen. Astelehen eta asteartean mural herrikoia margotu ondoren, urriaren 12ko jarduera tradizionalak berreskuratu dituzte gaur. Hau da, DNI jaurtiketa eta Poteo Fatxoa. Eguerdian elkartu dira hainbat lagun jai gunean, tradizioari eusteko.
Ostiralean egingo dute mural herrikoiaren aurkezpena. Oinak auzoan, euskara ahoan leloa du, eta jarraian ikus dezakezue nola geratu den.