Dbusek zerbitzu zabalagoa emango du Garberan
Gaur egungo irteerak osatzeko, Dbusek zerbitzu zabalagoa emango du Garberan datorren astelehenetik aurrera. “Asmoa da merkataritza guneko bezeroei eta langileei joan-etorriak erraztea”, azaldu du konpainiak.
Batetik, zerbitzu berezia eskainiko dute astelehenetik larunbatera. Beste irteera bat gehitu dute 22:45ean Garberatik, eta zerbitzu hori Intxaurrondotik eta Grosetik joango da Bulebarreraino. Zerbitzu berezi horrek honako lekuetan egingo ditu geldialdiak: Otxoki, Baratzategi 2, Txara II, Zarategi 71, Mons 77, Ategorrieta 65, Jesuitak, Mariaren Bihotza, Kursaal eta Bulebar 3.
Bestetik, larunbatetako eskaintza handituko dute. 33. lineak irteera gehigarri bat izango du Garberatik Larratxo alderantz, 22:10ean, lanegunetan eskainitako zerbitzuaren parekoa. Garberatik Larratxora joango da zerbitzu hori, eta Igararaino jarraituko du.