Gastronomiaren egoera aztertuko dute, turismoaren ikuspegitik
Donostia Turismoak Jan, edan, bidaiatu jardunaldia antolatu du. Turismoari eta gastronomiari buruzkoa da, eta estreinako aldiz egingo dute hilaren 17an, Miramar Jauregian. Egitaraua helbide honetan kontsultatu daiteke.
“Gure herrialdeko gastronomiak bizi duen garaia turismo jardueraren ikuspegitik sakon aztertuko dugu, kalitatean eta jasangarritasunean oinarritutako etorkizuneko estrategia bat garatzeko aukera emango diguten jardunbide egokiei eta esperientziei buruz hausnartuz”, azaldu du Cristina Lage Turismo zinegotziak.
Turismoaren alorreko hiru ekitaldi garrantzitsu egingo dituzte aipaturiko egunean: Jan, edan, bidaiatu jardunaldia, Pintxo Institutuaren gala eta FEMPen (Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa) turismo batzordea.