Eleganteak izan dira Martuteneko jaiak
Bukatu dira Martuteneko jaiak, eta behar bezala ospatu ahal izan dituzte. Kontzertuek harrera ona izan dute auzoan, eta jende gehien elkartu duten jarduerak Arantzazuko Ama ikastolaren patioan egindakoak dira. Esaterako, Sagardo Eguna –hedabide honek kronika bidez jaso moduan– eta bazkari herrikoi eta “elegantea”. Jai batzordeak helarazitako argazkiekin osatu dugu jarraian ikus dezakezuen bilduma.