Abegi Etxearen eranskina berrituko dute
Donostiako Udalak onartu egin du Abegi Etxearen eranskina –Abegi Etxearen ondoan dagoen eraikina– eraberritzeko proiektua, 232.631 euroko aurrekontuarekin. Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, proiektuaren helburua da eraikina “benetan” egokitzea “familien aldi baterako harrera leku hobea izateko”.
Jorge Lopez Tubia arkitektoak idatzi du proiektua, eta aurreikusten du aipatu eraikina eraikina berritzea, hiru familia logela independente egiteko (horietako bat egokituta), komun propioarekin. Horrez gain, arropa garbitzeko eremu partekatua izango du eraikinak. Horrela, “instalazio horiek aldi baterako erabiliko dituzten familia osoek euroen familia bizitza garatu ahal izango dute eremu intimoena bertako kide ez diren pertsonekin partekatu gabe”, azaldu du Goiak.
Logela bakoitzak sarrera propioa izango du eraikinaren mendebaldetik, eta gainera, eraikinak eremu bat izango du haur jokoetarako zein egoteko. Gaur egun, Abegi Etxearen eranskinak hiru logela ditu litera oheekin, gune komun bat sukalde jantokiarekin, bi bainu gela, dutxa bat eta erabiltzaileen gauzak gordetzeko kontsigna bat.