Hainbat kale tabernaz betetako eremu izendatzea aztertzen ari da Donostiako Udala
Donostiako Udalak tabernaz betetako eremu gehiago izendatzea aurreikusten du, eta, horretarako, hainbat kaletako egoeraren azterketa egingo du, ostalaritza kontzentrazioak eta jarduera horrek eragindako zaratak bizilagunei traba egiten dietenean.
Nekane Arzallus Hirigintzako zinegotziak astelehen honetan Lurraldearen Garapen eta Plangintzako Osoko Bilkuran adierazi zuenez, arrazoiak badira, tabernaz betetako kaleak izendatzeko. Groseko Peña y Goñi, Ramon Maria Lili, Usandizaga, Zurriola, Miguel Imaz, Zabaleta eta Zuberoako plaza tabernaz betetako kale bihurtzeko proposamena aurkeztu zuen Alderdi Popularrak, eta horren harira eman zuen erantzuna Arzallusek.
Borja Corominas zinegotziak gogorarazi duenez, indarrean dagoen ordenantzaren arabera, tabernaz betetako eremutzat hartu behar direla 160 biztanleko taberna bat baino gehiago dutenak, eta udalak egoera hori aztertu beharko duela eremu batzuek betetzen duten jakiteko.
Arzallusek erantzun zuen Udal Gobernuak jakin adakiela arazoa dagoela, ez bakarrik Gros auzoan, baita hiriko beste kale batzuetan ere. Hori dela eta, esan zuen egoera aztertuko dela kale berriak izendatzeko, eta kale horietan ezin izango dela taberna berririk ireki.
Egun, eremu saturatutzat hartzen dira Parte Zaharra eta Ekialdeko Zabalgunea, hau da, kaiak mugatutako perimetroa, Ijentea, bulebarra, Erregina Erregeordea, Salamanca pasealekua eta Urgull mendia. Baita Erdialdeko Errege Katolikoen kalea, Hondarribia kalea, Prim kalea, Moraza kalea eta Urbieta kaleko tarte batzuk.