Juan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren Donostiako alkategaia
Juan Karlos Izagirre eta Maddalen Iriarte. (Argazkia: EH Bildu) EH Bilduren oinarriek Juan Karlos Izagirre eta Maddalen Iriarteren hautagaitzak berretsi dituzte 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako. Hau da, Izagirre izango da Donostiako alkategaia eta Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusigaia. Izagirrek botoen %96,23 jaso ditu, eta Iriartek, %97,85.
Bi hautagaien aurkezpen ofiziala hilaren 23an izango da, Donostian.


