Langile bat hil da Otxokin
Intxaurrondoko Otxoki parkeko lanetan langile bat hil da gaur, hilaren 19an. Zehazki, Otxoki pasealekuaren 68. zenbakiaren inguruan izan da, han egiten ari diren lanetan. Ertzaintzak hedabide honi azaldu dionez, 11:30ak aldera gertatu da ezbeharra: lanean ari zela, langileak konortea galdu du, eta han bertan suspertzen saiatu badira ere, hil egin da.