Turismoaren aurkako pintaketa bat egin dute Sarriegi plazako monumentu multzoan

Sarriegi plazako monumentu multzoan turismoaren aurkako pintaketa bat egin dutela salatu du Donostiako PSE-EEk Twitterren. Urketariaren, Raimundo Sarriegiren eta Donostiako Martxaren eskulturak kokatuta dauden idulkian egin duten pintaketan Tourist go home irakur zitekeen, hizki larriz eta gorriz margotuta. Alderdiak jakinarazi duenez, dagoeneko ezabatu dute pintaketa.
“Monumentuak ere ez dituzte errespetatzen”, adierazi dute sare sozial horretan.