Zabaldu dute inauterietako kartel lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea
Zabaldu dute inauterietako kartel lehiaketako proposamenak aurkezteko epea, Donostia Kulturak jakinarazi duenez. Lanak azaroaren 2ra arte bidali ahal izango dira donostiakofestak@donostia.eus helbidera. Kartel irabazlearen jabeak 1.000 euro eskuratuko ditu.
Nahi beste zirriborro aurkez daitezke, baina lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira. Edozein modalitate artistikotan egin daitezke eta egileen sinadurarik gabe aurkeztuko dira.
Esteka honetan ikus ditzakezue oinarri guztiak.