Azaroan zabalduko dute Garberako lur azpiko aparkalekuaren beste zatia
Garbera handitzeko proiektuaren zuzendariak iragarri duenez, 800 plaza berri dituen lur azpiko aparkalekuaren gainerako zatia azaroaren bigarren hamabostaldian irekiko da.
Bestalde, denden gune berria, jatetxe gunea eta Primark lotuko dituena, maiatzaren amaieran iritsiko da, atzerapenik ez badago. Orain arte Sprinter, JD sports, Maisons du monde, Primor eta RKS dendak daude iragarrita.