'Leira', 'Martin Zalakain' eta 'Euskal Hatsa' Iturritik jaialdia bukatzeko
Asteburuan bukatuko da Iturritik dantza jaialdia, eskaintza zabalarekin, doakoa zein ordainpekoa. Alde batetik, larunbatean, hilaren 22an, Leira obra taularatuko du Nova Galega de Danza taldeak, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan. Ordainpekoa izango da ikuskizun hori, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke, 10-24 euroan. Era berean, Malandain Ballet Biarritz taldeak Euskal Hatsa eskainiko du, doan, Okendo plazan (19:00).
Igandean, aldiz, Argia Dantzari Taldeak Martin Zalakain obra taularatuko du Viktoria Eugenia antzokian, 19:30ean. Hori ere ordainpekoa izango da, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke, 10-24 euroan. Horrez gain, igandean ere Malandain Ballet Biarritz taldearen Euskal Hatsa eskainiko dute Okendo plazan, 19:00etan, doan.