Hiru pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Usandizaga institutuan
Donostiako Ikasle Abertzaleakek Twitterren salatu duenez, gaur goizean hiru pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Usandizaga institutuan, U27ko Ikasle Grebaren aldarrikapenak egiten ari zirenean. Identifikatu ondoren, ertzainak ikastetxe barrura sartu direla ere azaldu dute. “Donostiako IAtik gogor salatzen dugu askatasun politikoen aurkako erasoa”, nabarmendu dute.
Usandizaga institutoan U27ko Ikasle Grebaren aldarrikapenak egiten ari ginela poliziak 3 pertsona identifikatu ditu. Identifikatu ondoren ikastetxe barrura sartu dira. Donostiako IAtik gogor salatzen dugu askatasun politikoen aurkako erasoa.
— Donostiako Ikasle Abertzaleak (@DonostiakoIA) October 21, 2022
ASKATASUN POLITIKOAK DEFENDATU! pic.twitter.com/altkTDJA8z