Zinema proiekzioa, hitzaldiak eta irakurketa saioa, Liburutegien Egunaren harira
Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarlanean Joera berriak liburutegietan izeneko programa antolatu dute.
Dagoeneko 10 urte dira hiru liburutegi horiek egun seinalatu hau elkarrekin antolatzen dutela. Hamar urte hauetan gai askori heldu zaie, eta aurrera egiteko moduari buruz hausnartu ahal izan dute, baita besteen esperientzietatik ikasi ere. Besteak beste, honako gai hauek landu dituzte: ondarera, komikia, liburutegiak komunitate sortzaile, big data, gamifikazioa, memoria, liburutegiak pandemian eta immigrazioa. Lankidetza hori eta Liburutegien Eguna bera ezagutarazteko bideo bat grabatu dute hiru liburutegiek.
Aurtengo programa dela eta, urriaren 23an, emango zaio hasiera The Public zinema proiekzioarekin Tabakaleran. Hilaren 24an, jardunaldi profesionala garatuko da Victoria Eugenia Cluben, eta hitzaldiak eta gogoetak egingo dituzte liburutegi joera berrien inguruan. Eta hilaren 25ean, Angel Esteban idazlearekin topaketa izango da, berak idatzitako El escritor en su paraiso liburuaren inguruan. Saio horiek guztiak profesionalei nahiz publiko orokorrari zuzenduta daude.
Hona hemen egitaraua osorik:
Urriak 23, igandea
19:00 Zinema proiekzioa: The public (Emilio Estevez). Tabakaleran, 4 euroren truke.
Urriak 24, astelehena
9:15-13:45 Jardunaldi profesionala, Victoria Eugenia Club aretoan. Aurretik izena eman behar da (alderdiederliburutegia@donostia.eus). Parte hartzaileak: Marta Cano, Bartzelonako Diputazioko Liburutegi Zerbitzuetako gerentea; Aurelie Bertrand, Savoie-biblio Frantziako bi departamentuko liburutegiaren arduraduna eta hezitzailea; Jose Pablo Gallo, Alacanteko Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria eta Beatriz Egizabal, aktore eta ipuin kontalaria.
Urriak 24, astelehena
18:00 Irakurketa saio irekia Tomasene kultur etxean. Irakurketak, Ana Merino.
Urriak 25, asteartea
19:00 Literatur solasaldia Liburutegi Nagusian (San Jeronimo). El escritor en su paraiso, Angel Esteban.