Donostiako Orfeoiak Vatikanoan abestuko du
Donostiako Orfeoiak bere 125. urteurrena ospatzeko, eta emanaldi bereziak eskainiko ditu asteburu honetan. Hain zuzen ere, Erromara (Italia) joango da Orfeoia, eta, besteak beste, Vatikanoan abestuko du.
Ostiralean, hilaren 28an, Espainiako Estatuaren Vatikanoko enbaxadan abestuko dute, 19:00etan, Jon Urdapilleta pianistarekin; ikusteko, gonbidapena beharko da. Larunbatean, hilaren 29an, San Ignazio de Loiola elizan abestuko dute, 21:00etan, eta G. Rifon egongo da organoan; sarrera doakoa izango da. Azkenik, igandean, hilaren 30ean, Vatikanoan bertan abestuko dute, San Pedro basilikan, 10:30eko mezan, larunbateko organista berarekin eta doako sarrerarekin. Hiru emanaldiak Sainz Alfarok zuzenduko ditu.
125. urteurrenaren harira, hedabide honek Orfeoiaren egoera errepasatu zuen otsailean, Ramon Zubillaga eta Iñigo Vivanco abeslarien eskutik. Orfeoiaren historia errepasatzeko erreportajea ere ondu zuen IRUTXULOKO HITZAk, eta Ane Urrutikoetxea abeslariak iritzi artikulu ederra plazaratu zuen.