Koisi ostatuak araudia urratzen duela salatu du Bizilagunekinek
Bizilagunekin plataformak jomugan jarri du Antiguako Heriz pasealekuan dagoen Koisi aterpetxea, beste behin ere. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, ezin dute estalitako espazio irekia erabili. Horrela ere, jangela, taberna eta jolastoki gisa “nahieran” erabiltzen dutela salatu du plataformak. Horrekin batera, Donostiako Udalari araudia betearazteko eskatu diote.
Antiguako Heriz pasealekuan dagoen KOISI hostelak debekatua du estalitako espazio irekia erabiltzea. Hala ere, jangela gisa, taberna gisa eta jolasleku gisa erabiltzen dute nahieran.
— BiziLagunEkin (@BiziLagunEkin) October 23, 2022
Bizilagunei errespetua! Udalak ez du araudia betearazten. Nahikoa da!@EnekoGoia @ergobi pic.twitter.com/Na0kSoR5M7
IRUTXULOKO HITZAk Herizko bizilagunak plataformako bi kide elkarrizketatu zituen pasa den uztailean. Koisi aterpetxeak eragindako zarata eta bestelakoekin “kokoteraino” daudela nabarmendu zuten.