Sarriegi plazako lanak hasi dituzte
Sarriegi plazako danbor jotzailearen, urketariaren eta Raimundo Sarriegiren eskulturak dituen erdiko parterrea birkokatzeko lanak abiatu dituzte, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Metro batzuk mugituko dute monumentu multzoa, plazaren barrualderantz. Horrela, San Juan kalearen eta Sarriegi plazaren arteko komunikazioa hobetuko dute.
Plazaren erdiko farolaren azpiko idulkia ere kenduko dute. Ondorioz, zona osoa birzolatuko dute, beharrezko birkokapenak eginda. Lanak hilabeteko epean bukatzea aurreikusten dute. Moyua enpresa ari da proiektua gauzatzen, 131.609 euroko aurrekontuarekin.