Aitzole Aranetak dio Donostian bizitzea zailagoa izango dela datozen hamarkadetan
Elkarrekin Donostiaren bozeramaileak gaineratu du udal politiken aldaketa bat behar duela hiriak.
Politika Orokorreko udalbatzarra Elkarrekin Donostiaren “funtsezko ardatzak” zeintzuk diren adierazteko baliatu du Aitzole Aranetak. Horiek dira, etxebizitza, klima aldaketa, politika feministak eta LGTBI kolektiboen eskubideen defentsa gisako oinarrizko gaien aldeko apustua, “berdintasunezko eta gizarte kohesio handiagoko hiria lortzeko”.
Datozen hamarkadetan Donostian bizitzea “zailagoa” izango dela adierazi du Aranetak: “Desberdintasunak gainditzeko eta betiko errezetak alde batera uzteko, donostiarrek gero eta ageriago duten hiri batean, udal politiketan aldaketa bat behar dela”.