Samira Negrouche eta Juana Salabert, 'Emakume idazleen mundu bat' topaketan
Azaroaren 2an eta 3an egingo dira San Telmo Museoan Emakume Idazleen Mundu bat, 34. Nazioarteko Literatura Topaketak. Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Samira Negrouche eta Juana Salabert egileek hartuko dute parte. Canal Europarekin batera antolatu du Donostia Kulturak topaketa hau.
Azaroaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Samira Negrouche (Aljer, 1980) idazlearen hitzaldia izango da frantsesez, aldi bereko itzulpenarekin. Luisa Etxenike izango da moderatzailea. Negrouche Aljerian bizi da, eta frantsesez idazten du. Hainbat poema-liburu, saiakera labur eta prosazko testuren egilea da. Poeta garaikideak itzuli ditu, batez ere arabieratik eta ingelesetik. Mugen gaien inguruko sentsibilitatea du (fisikoak, linguistikoak eta diziplina artistikoen artekoak) eta musikariekin eta artistekin lan egiten du maiz. Haren lana, batez ere Frantzian eta Aljerian argitaratua, hainbat hizkuntzatara itzuli da. Medikuntzako ikasketak egin ondoren eta hainbat urtez jardun ondoren, lanbide hori utzi eta arte sorkuntzari ekin zion.
Azaroaren 3an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Juana Salabert (Paris, 1962) hitzaldia gazteleraz eskainiko du. Egun horretan, Slawka Grabowska izango da moderatzailea. Salabert eleberrigile eta itzultzaile literarioa da. Letra Modernoetan lizentziatu zen Tolosako Le-Mirail Unibertsitatean. Eleberri hauek argitaratu ditu: Varadero, Arde lo que sera (Nadal sariaren finalista 1996an), Mar de los espejos, Velodromo de invierno (2001eko Biblioteca Breve saria), La noche ciega, El bulevar del miedo (2006ko Fernando Quiñones saria), La faz de la tierra, La regla del oro, Aire nada mas kontakizun liburua, Estacion central eta La bruja marioneta haurrentzako eleberria. Bere azken eleberria, Atentatua, 2022ko otsailean argitaratu da.
Ekitaldiak doan izango dira.