Asier Azpiroz Donibane Garaziko finalaurrekoan ariko da bertsotan larunbatean
                    Asier Azpiroz.                Asier Azpiroz bertsolari donostiarra (Zubieta, 1991) larunbatean Donibane Garazin jokatuko den Bertso Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoan izango da. Saioa 17:00etan hasiko da Jai Alai pilotalekuan. Sarrerak eskuragai daude Bertsosarrerak.eus atarian eta, egunean bertan, 15:00etan irekiko da Jai Alaiko leihatila.
Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran dira Azpirozekin batera kantuan ariko diren bertsolariak. Gai-emaile lanak Zihara Enbeita Gardokik egingo ditu.
Larunbateko saioaren irabazleak Amurrion kantatuko du bigarren itzulian, azaroaren 19an.
								
								
							
					
		        	

