Doako igeriketa ikastaroak antolatu dituzte emakumeentzat
Udaleko Berdintasun Sailak igeriketako ikastaro bat antolatu du emakumeentzat, haien jabekuntza bultzatzeko helburuz. Ikastaroak doan izango dira, astean bi egunetan.
“Gaur egun emakume askok ez dakite igeri egiten, eta hori oztopo bat izan daiteke haien bizitzetan. Horri aurre egiteko, eta askatasunez uraz eta igeriketaz gozatzeko, emakumeentzako gune propio bat sortu nahi dugu. Ikastaro hauek doan izango dira, baliabide gutxi dituzten emakumeentzat aukera irekitzeko asmoz. Igeriketa jabekuntza integrala lantzeko tresna moduan planteatzen dugu, eta ikuspegi honekin emakumeek haien gaitasunez kontzientzia hartzea nahi dugu, baita gorputzarekin harreman osasuntsu bat sustatzea ere”, adierazi du Berdintasun Sailak ohar baten bidez.
Izena ematen duten emakumeek bi egunetako bat aukeratu beharko dute: astearteetan, 11:00etatik 12:00etara, Intxaurrondoko kiroldegian; edo ostegunetan, 16:00etatik 17:00etara, Bidebietako kiroldegian.
Izen ematea urriaren 31n amaituko da, eta berdintasuna@donostia.eus helbidera idatzita eta 630 93 49 94 telefonora deituta egin daiteke.