Mugimendu antiespezistak elkarretaratzea egingo du Aquarium aurrean, azaroaren 1ean
Animaliak aske, ez kaiola, ez kate! lelopean, Donostian egingo du elkarretaratzea Euskal Herriko mugimendu antiespezistak. Azaroaren 1ean elkartuko dira 12:00etan, Aquariumaren aurrean.
Protesta honen bidez, animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu nahi dute. “Animaliek aske egon beharko lukete, ez hesiez inguratuta, eta ez katez lotuta. Aquariuma ere kaiola dela argi utzi nahi dugu, kristalezko paretek itsasoa kentzen baitie animaliei”, azaldu dute.