Txokolo erretegia itxi dute
Hilaren bukaeran Amarako Arakistain okindegi historikoa itxiko dutela iragarri ondoren, Donostiako beste establezimendu historiko batek agur esan du, behin betiko: Txokolo erretegiak. Erdialdeko Manterola kaleko 4. zenbakian zegoen, eta oso ezaguna zen Donostian, bereziki, parrillan egiten zituzten haragiengatik eta arrainengatik. Sukaldaritza tradizionala eskaintzen zuten, kalitate handikoa. Pasa den igandean, hilaren 23an, itxi zuten, jabeek erretiroa hartu ostean.
i senar-emazteek ireki zuten erretegia, 1981eko abuztuaren 11n, eta 40 urtez baino gehiagoz bizirik mantendu dute establezimendua. Txokolokoek eskerrak eman dizkiete urteotan handik pasatu diren lagunei eta bezeroei, erretegiaren webgunean jarri duten mezu baten bidez.