Katxalin martxa solidarioa egingo dute igandean
Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Emakumeen Elkarteak, Katxalin elkarteak, VIII. martxa solidarioa antolatu du Donostian, iganderako, hilaren 30erako. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik, eta lau kilometroko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek: Alderdi Ederretik Bulebarrera joango dira, handik Kursaaleko zubira, Zurriola pasealekua zeharkatuko dute Saguesera arte, han buelta emango dute, Salamanca pasealekuraino joango dira, Abuztuak 31 kaletik sartuko dira Parte Zaharrera, eta Kale Nagusia eta Ijentea kalea zeharkatu ostean, Alderdi Ederren bukatuko dute martxa. Bukaeran, dantza ikastaro bat eskainiko dute udaletxearen aurrean.
Bularreko eta Ginekologikoa minbizien inguruko ikerketentzako dirua biltzea du helburu martxak, eta izena emateko aukera dago jada. Aurten, gainera, berritasun gisa, Katxalin elkartearen webgunean bidez eman daiteke izena.