Miriam Arrillaga 'frontball'-eko munduko txapeldunordea da
Igandean hasi zen Miarritzeko Munduko Euskal Pilota Txapelketa (Lapurdi), eta atzo jokatu ziren lehen finalak frontball modalitatean, Bidarten (Lapurdi). Miriam Arrillaga pilotariak eskura izan zuen txapela, baina galdu egin zuen finalean Paola Reyes mexikarraren kontra (2-0; 10-1 eta 10-9).
👑¡México campeona del mundo de Frontball!
— Teledeporte (@teledeporte) October 26, 2022
❌Miriam Arrillaga (@miriamarrillaga) resistió con uñas y dientes y tuvo opciones de llevar el partido a la tercera manga, pero Paola Reyes se mostró superior a la españolahttps://t.co/8ZDRS7hjvj pic.twitter.com/f2qhm8dVlq
Aginagakoa da Arrillaga, baina Zubietan bizi da. Maiatzean Espainiako frontball txapelketan ere txapeldunordea izan zen, eta iazko azaroan Europako frontball txapelketa irabazi zuen.