Garaipenaren bidetik atera gabe
Realak puntuak hirunaka batzen jarraitzen du Europa ligan, bosgarren garaipena jarraian lortu baitu, ostegunean Omoniari Zipren irabazita. 0-2 irabazi zuten txuri-urdinek, Robert Navarroren eta Braisen golekin, 46. eta 60. minutuetan, hurrenez hurren.
Nagusitasunez jokatu zuen Realak lehenengo minututik azkenera, eta horrela irabazi zuen, nagusitasunez eta eroso. Gainera, Alguacilek sei aldaketa egin behar izan zituen azken partidako hamaikakoarekin alderatuta, taldea jo duen birusaren eraginez: zazpi jokalari sentitu ziren ondoezik partidaren aurretik. Horrela ere, Alguacilen mutilek ez zuten zailtasunik izan Omonia garaitzeko.
Horrela, E multzoaren lehenengo postuak iritsiko dira donostiarrak azken jardunaldira. Manchester United izango du aurkari, Anoetan, eta bien artean erabakiko da nork bukatuko duen multzoen fasea lidergoan. Hiru puntuko aldea dago bi taldeen artean, eta, beraz, puntu bakarra lortzearekin nahikoa izango luke Realak lehenengo postuan bukatzeko. Garrantzitsua da hori, liderra zuzenean final-zortzirenetara baitoa, eta bigarrenak final-hamaseirenak jokatu behar ditu.