'Local Azoka' egingo dute ostiralean, tokiko produktuak sustatzeko
Datorren ostiralean, azaroaren 4an, “Local Azoka” antolatu du Donostiako Udalak Gipuzkoako Ostalaritza elkartearekin, San Martin merkatuarekin eta Gipuzkoako Merkatariak elkartearekin lankidetzan. Tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzea du helburu.
09:00etatik 18:30era, Donostiako hamahiru establezimenduk beren tokiko produktuak eskainiko dituzte Bulebarrean jarriko duten karpan. Horrela, bisitariek, besteak beste, esnekiak, baratzeko produktuak, barazki ekologikoak, ahatearen eratorriak, gozokiak, kontserbak, artisau garagardoa, sagardoa edo txakolina erosi ahal izango dituzte.
Marisol Garmendia, Sustapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziaren arabera, “jarduera hau urte osoan zehar egiten ari garen beste jarduera batzuei gehitzen zaie, hala nola Altzako Tokiko Produktuen Merkatuei edo Gabonetako Azokari, Gabonetan inauguratuko dena. Kasu guztietan, gure merkataritzaren aldeko apustua sendoa da, gure ostalaritza eta ekoizleak ikusarazteko, kalitate handiko produktuei balioa emateko eta merkaturatze aktiborako aukera eskaintzeko”.
Egunean zehar, txakolina eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, Dani Cormanen eskutik, 13:00etan eta 14:00etan. Aldi berean, 11:30ean eta 17:00etan, showcooking-eko bi saio izango dira Donostiako Sukaldean jatetxeko Dario Paradaren eskutik.