Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute ostegunean eta ostiralean
Olatu handiak direla eta, abisu horia ezarriko dute Donostian bihar, hilaren 3an, 12:00etatik aurrera; hala jakinarazi du Donostiako Udaleko Babes Zibilak. Hori dela eta, Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxi egingo dute, eta oinezkoak “arretaz” ibili beharko direla ohartarazi du udalak. Neurri horiek indarrean egongo dira ostiralean (hilak 4) ere.