Udan Donostiako lorategiak apaindu dituzten loreen eta landareen banaketa egingo dute
Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi Sailak hiriko parkeetatik orain erretiratzen diren udako denboraldiko loreak eta landareak banatuko ditu doan datorren astean, azaroaren 7an, 8an eta 9an.
30.000 landare eta lore banatuko dira: begoniak, daliak, tageteak, geranioak eta beste. Landare horiek hiriko lorategiak apaindu dituzte udan, eta orain herritarren etxeak apaintzea eta landareei bigarren bizitza bat ematea da banaketa honen helburua.
Azaroaren 7an, astelehenean, Ramon Labayen plazan izango da banaketa; asteartean, hilak 8, Ondarreta pasealekuan, eta azaroaren 9an, asteazkenean, Pio XII.a plazan, Amara Plaza hotelaren aurrean.
Loreak %80 zur-zuntzez eta %20 zohikatzez egindako ontzi biodrainagarri batean banatzen dira, hazkuntza ekologikorako egokiak direnak. Horiekin batera, birzikla daitekeen poltsa bat eta egitasmoaren azalpen-orri bat ematen dira.
Lorategietako loreak eta landareak herritarren artean banatzen diren hirugarren aldia da. Lehen, biltegira eramaten ziren konpostatzeko.