'Irati' filmak lortu du 33. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen Ikusleen Saria
Irati (Paul Urkijo Alijo, 2022) filmak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Urriaren 28an inauguratu zuen Fantasiazko eta Beldurrezko Astea film horrek, eta gaur, jaialdi honen azken egunean, berriro emango dute 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrera guztiak agortuta daude, eta ikusi nahi duenak otsailera arte itxaron beharko du, orduan estreinatuko baitute zinema aretoetan.
Film Labur Onenaren Ikusleen Saria Brian Quinteroren Oldtimeresentzat izan da (Kanada, 2022). Animaziozko Film Labur Onenaren Ikusleen Saria Joachim Hérissé zuzendariaren Écorchéek irabazi du (Frantzia, 2022). Era berean, Carlos Moriana eta Raul Cerezoren El semblantek eraman du Espainiako Film Labur Onenaren Ikusleen Saria.
Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari Velasco Brocaren Alegrías riojanasentzat (Espainia, 2022) izan da. Bestalde, Zilarrezko Méliès Saria Europako Film Labur Onenari Elizabeth Hobbsen The Debutantek eraman du (Erresuma Batua, 2022). Gazte Epaimahaiaren Saria ere Oldtimersentzat izan da.
Syfy Saria Pablo Polledriren Loop (Espainia, 2021) film laburrak eskuratu du. Eta Globos de Oro saria Unicorn Wars (Espainia-Frantzia, 2022) filmarentzat izan da.
Azkenik, Ikusleen Saria Fanzine Onenari Spooky Magazinek lortu du.