Olatu handiak iragarri dituzte hilaren 6rako
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, igandean, hilaren 6an, abisu horia ezarriko dute 14:00etatik 16:00etara, olatu handiengatik. Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute, eta oinezkoak arretaz ibili ahal izango dira.