Arnaldo Otegik EH Bilduren proposamenak aurkeztuko ditu Tabakaleran
Gaur, 18:30ean, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hitzaldia eskainiko du Tabakalerako Z aretoan. Alderdiak antolatu du egungo egoera aztertzeko eta alternatibak aurkezteko.
“Donostia, Euskal Herria eta mundu osoa krisi berri batean murgilduta daude. Agintari eta gobernu gehienek fenomeno natural gisa aurkezten digute krisia, gaur egungo status quoa onartu behar dugula eta beste aukerarik ez dagoela adieraziz, ezkortasuna zabalduz. Ezkerreko independentismoak, ordea, alternatibak eta horiek sustatu eta borrokatzeko planak baditu. Astelehena aukera paregabea izango dugu lehen eskutik ezagutzeko”, azaldu du EH Bilduk.
Horrekin batera, gaurko hitzaldia baliatuko du EH Bilduk hilaren 12an egingo duten manifestaziorako informazioa emateko. Esaterako, Donostiatik Bilbora joateko autobusak egon dira, eta zerrendak oraindik irekita daude Platero Tabernan, Herrian eta Marruman. Bilbora joateko bi ordutegi egongo dira, 10:00etan, Okendotik, Bilbon egun pasa egiteko, eta bestea manifestaziora zuzenean joateko, 14:45ean, Okendotik eta Antiguako anbulatoriotik.