IRUTXULOKO HITZAk kudeatzailea behar du
Irutxuloko Hitzak kudeatzailea behar du lanaldi osoan. IRUTXULOKO HITZAko kudeaketa eta administrazio lanak burutuko dituen pertsona baten bila gabiltza, besteak beste: antolaketa, arlo komertziala, hiriko eragileekin harremanak, finantzak, fakturazioa, eta abar.
Eskatzen da:
- Kudeaketa, administrazio eta sustapen arloko ikasketa eta ezagutzak izatea.
- Kudeaketa lanetan eskarmentua izatea kontuan hartuko da.
- Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna.
- Euskara maila ona.
- Donostian bizitzea edo hiria ongi ezagutzea.
Eskaintzen da:
- Lanaldi osoko kontratua.
- Berehala lanean hastea.
- Lantokia Donostian
Interesa izanez gero, bidali curriculuma dh@hitza.eus helbidera. Epea: azaroaren 21a.