Juan Mari Beltranek eta Ragnhild Mayk inprobisazioan oinarritutako emanaldia eskainiko dute ostegunean
Aurtengo Scalaren hirugarren instalazioa aurkezteko, inprobisazioan oinarritutako bi musika proiektu izango dira ostegunean Tabakaleran: Ragnhild May eta Juan Mari Beltran Bikotea. Ostegunean izango da, 19:00etan eta sarrera doakoa izango da.
Ragnhild Mayk (1988, Kopenhage, Danimarka) grabagailu eta sistema neumatikorako bere pieza aurkeztuko du: Kritika Instituzionala Haurtzaindegirako. Soinura modu esperimentalean gerturatzen da soinura pieza honekin, “jarrera feminista batekin”.
Juan Mari Beltran eta Errege Belda musikariek osatutako Juan Mari Beltran Bikoteak aldiz, Txio-Txioka izenburupean hainbat flauta motatako hots jokoetan oinarritutako emanaldia eskainiko du. Lan honetan, hainbat joaldi libreen bitartez, hiru giro ezberdinetarako sortutako musikak entzun ahal izango dira.
Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947) musikaria, konpositorea, instrumentista, ikertzailea eta musika irakaslea da. Bere lanaren teknika orokorra musika, musikariak eta instrumentuak bilatzea eta ikertzea da. 2002an Herri Musikaren Txokoa Herri Musikako Dokumentazio Zentroa sortu zuen Oiartzungo Udalarekin batera, eta gaur egun, Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa zuzentzen du, eta lan hori ikerketa lanekin eta musika irakaslearekin uztartzen du.
Bi emanaldiak bukatzean hiru musikariek inprobisazio bat garatuko dute elkarrekin.