Biotech Foods enpresa Eskusaitzeta industrialdera lekualdatuko da
Donostiako Udalak lizentzia eman dio Biotech Foods enpresari Eskusaitzetako industrialdean lantegi berria jartzeko. Bi urteko epean eraiki beharko dute, eta 11.100 metro koadroko azalera hartuko du. 6.701.210 eurokoa da aurrekontua.
Biotech Foods startup berritzailea da, eta gaur egun BIC Gipuzkoaren instalazioetan du egoitza. Haragi landuaren ekoizpena lantzen du, proteina ugariko elikagaiak fabrikatuz ehunen ingeniaritzaren bidez. Ingeniaritza hau medikuntzan organoak birsortzeko erabiltzen den teknologia bera da. Animaliei kalterik eragin gabe eta hondakinik sortu gabe.
Eskusaitzetako lantegi berrira lekualdatzeak ekoizpen handiagoa izatea ahalbidetuko dio enpresari. Hala, gorabidean den merkatu baten eskaerari erantzun ahal izango dio.