Onkologikoarentzat asistentzia eredu "integral" bat eskatzeko elkarretaratzea egingo dute azaroaren 10ean
Onkologikoko enpresa batzordeak, gaixo eta erabiltzaileen komisioarekin bat eginik, elkarretaratzea deitu du ostegunerako, hilak 10. Kutxaren egoitzaren aurrean egingo dute, Garibai kalean, 18:00etan.
Azaldu dutenez, Onkologikoa Fundazioaren patronatuaren menpeko erakundea da oraindik, eta patronatuko kide guztiak Kutxako kideak dira. “Gaur egun Onkologikoak bizi duen egoeraren erantzukizuna Kutxarena ere bada”, salatu dute. Era berean, adierazi dute gaur egun Onkologikoa “gutxiegi” erabiltzen dela: “%15eko okupazioa du ospitalizazioan eta oso jarduera kirurgiko urria”.
Onkologikoko enpresa batzordeak Onkologikoarentzako asistentzia eredu “integral” bat eskatu du, beti minbiziaren diagnostikorako eta tratamendurako zentro monografiko izaera errespetatuko duena. “Horrez gain, integrazioa integrazio funtzionalera mugatzeaz gain, langileak Osakidetza erakunde xurgatzailean integratzea barne hartuko duen eredua eskatzen dugu”, adierazi dute.