Kapitaiñene kaleko lanak bukatu dituzte
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Egiako Kapitaiñene kaleko galtzada, espaloia eta argiteria sarea hobetu dituzte. Konkorrenea kalearen elkargunetik Plaza Haundiko igogailuaren goiko sarbiderainoko galtzada berritu dute. Obrak 45.100 euroko kostua izan du, eta hilabetez luzatu da.
Bizitegi eraikinak ditu alde batean Kapitaiñene kaleak, eta orain sarbide seguruagoa dutela nabarmendu du udalak.