Ostiralera atzeratu da udalaren lore banaketa
Bihar, asteazkena, Amara Berriko Pio XII.a plazan lore-banaketa iragarrita zegoen arren, ostiralera atzeratu da, biharko eguraldi txarra dela eta. Loreak ordu berean emango dira, 10: 00etatik 14:00etara.
Donostiako Udalak astelehenean ekin zion, hirugarrenez, udako denboraldian lorategietan landatuta egon diren loreak doan banatzeari. Orain, behin amaituta, eta udazken eta neguko denboraldiko landaketa berria egin ahal izateko, landareak interesdunei eskaintzen zaizkie, jarraibideekin batera.
Astelehenean Ramon Labaien plazan egin zen eta astearte goizean Ondarretako pasealekuan egin da, bi lekuetan ilarak sortuk.
Guztira, 30.000 landare ematea aurreikusten du udalak, eta donostiarrek horiek landatu ahal izango dituzte beren leiho eta balkoietan.